Nire inguruan

Nire izena Irati da, eguzkia Sagitario zeinuan distiratzen zegoela eta ilargia Kaprikornio igarotzen ari zen egun batean jaio nintzen. Kroketak eta orkideak ikaragarri maite ditut, eta presentzia eta maitasuna egunero lantzen ditut nire katuarekin. Egonezin handia sentitzen dudanetan pianoa jotzen dut nire erritmo eta melodiarekin konektatzeko asmoz.

 

Ni neu izan naitekeen pertsonez inguratzea gustatzen zait, aske eta maitatua sentituko naizen espazio goxoak bilatzen ditut. Barrezka egoten diren pertsonak ere gustatzen zaizkit, eta ez naiz fio dena ondo doakiola esaten didan pertsonaz. Ez diot beldurrik heriotzari, beldur diot bizitzari, eta ez jakiteari, batzuetan, nola bizi.

Gure barne mundua ezagutzea ez da erreza. Ni ere galduta sentitu naiz, harreman mingarriak eraiki ditut, beldurra sentitu dut eta nire burua zorrotz epaitu dut. Nik ere nire buruarengan konfiantza galdu izan dut, isolatu egin naiz eta errudun sentitu naiz. Ni ere nire esentziatik eta benekotasunetik urrundu naiz.


Momentu horietan, nire buruari galdetzen nion: hau al da dena? Ezetz erantzun nintzenean, hemendik haratago zerbait gehiago zegoela eta ni askoz gehiago nintzela onartzen hasi nintzenean, nire burua ezagutzeko bideari ekin nion. Zintzotasunez begiratzen hasi nintzaion nire buruari, eta hainbat profesionalen laguntzarekin nire errealitatea berreraikitzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut gaur egun ere.

Lan egiteko modua

Ikuspegi holistiko eta integratzaile batetik laguntzen ditut psikoterapiara datozen pertsonak. Hala, terapia espazioan, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen diren lan-tresnak erabiltzen ditut. Lehenago adierazi bezala, gorputz fisiko eta biologiko bat edukitzeaz gain, zerbait gehiago ere bagarela sentitzen dut: gorputz emozional bat, gorputz mental bat, gorputz energetiko eta espiritual bat.

 

Psikoterapian, horrek esan nahi du arreta berezia jarriko dugula begi hutsez ikusten zailak diren eta jabetzen ez garen gauzetan. Sakonak diren eta ezkutuan egon daitezkeen gauza horietara iristen saiatuko gara, prozesu terapeutikoan zehar ezagutza handiagoa izan dezazun zure IZATE orokorrari buruz, zure buruaren eta nor zarenaren inguruan.

 

Horretarako, nire teknika eta tresna ezberdinen kutxa erabiliko dugu, batez ere Gestalt psikologian eta psikoterapia humanistan oinarrituta. Horiei gainera, musikoterapia, sexualitate sakratua, gorputz-psikoterapia, astrologia psikologikoa edo Gaiaren kristalak gehitzendizkiet, beti ere, pertsona bakoitzaren beharrei erantzuteko asmoz.

Formakuntzak (titulitis)

✦ Grado en Psicología y Máster en Psicología General Sanitaria.

N°Col.: GZ2511 (UPV-EHU)

✦⁠ Musikoterapian  masterra y Postgrado en masterra Familia

(IMAP Vitoria)

✦⁠ Gestalt Psikoterapia Humanistan masterra (CPH Bidean)

✦ Formación en Escucha Profunda (Deep Listening Training. Rosamund Oliver)

✦⁠ Gestalt Psikoterapia Humanistan Astrología Psicológica (Cosmograma)

✦ Postgrado en Interpretación Astrológica y en Uso Terapéutico de la Astrología (Cosmograma)

✦ Formación en Sexualidad Sagrada (Sajeeva Hurtado)

✦ Formación en Tarot (Certified Professional Card Reader. Hay House)

✦ Formación en Técnicas Energécticas (Cosmograma. Robert Martinez)

✦ Formación en Guardiana de cristales Andara Niveles I, II y III. (Chamanismo Lemuriano)

✦ Formación en Activación de Dones del Alma (Chamanismo Lemuriano)

Esperientzia Profesionala

Desde que terminé la carrera he tenido la suerte de trabajar como psicóloga acompañando tanto de manera individual, grupal así como familiar a las personas. 

 ⁠Psicóloga en prácticas en Psiquiatría del Hospital Santiago de Vitoria-Gasteiz. 

⁠  ⁠Psicóloga Musicoterapeuta en Musikhazi, la Asociación Guipuzcoana de Musicoterapia.

⁠  ⁠Psicóloga Terapeuta en Proyecto Hombre.

  ⁠Psicóloga responsable de casos en Acogimiento Familiar y Adopción de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

 

Actualmente, me centro en:

✦⁠ Andara kristalen bidezko bidelaguntza.

⁠  ⁠Psicología psicoterapia integrativa en terapia individual y grupal

  ⁠Coordinadora docente en la formación de Terapia Gestalt en el Centro de Psicoterapia Humanista Bidean

Terapia egitea ez da bide erraza eta oso eskertuta nago laguntza espazio intimo bat eskaini ahal izateagatik, bizirik irauteari utzi diezaiogun eta bete-betean bizi gaitezen.

Nire lanaren inguruan diotena...

EU