Banakako Psikoterapia

Banakako psikoterapian modu holistikoan egingo dugu lan, gure gorputz guztiak berrikusiz eta ordenatuz: gorputz fisikoa, mentala, emozionala eta espirituala.

Zuretzat da…

✦⁠ Galduta eta nahastuta sentitzen  bazara, motibazio eta gogo gabe

✦ Zure egunerokotasunari aurre egiteko zailtasunak badituzu eta ez bazaude zure momentu onenean

Eskakizunek eta ardurek gainezka egiten badizute eta hauek kudeatzeko zailtasunak badituzu
✦ Zure beharretara eta bizi-helburura konektatua egon nahi baduzu
Zureak ez diren kargak askatu eta alde batera utzi nahi badituzu
✦ Mugatzen eta gaizki sentiarazten zaituen barne-elkarrizketa aldatu nahi baduzu
✦ Zure buruarekikogoxotasun eta maitasun handiagoarekin bizi nahi baduzu
Nor zaren bilatzeko gogotsu eta konprometituta bazaude 


* 16 urtetik gorako pertsonak artatzen dira.

Gure barne-jakituriarekin (bir)konektatuko dugu, gure esentziarekiko, naturarekiko eta bizi-energiarekiko lotura oztopatzen dituzten sinesmenak, pentsamenduak, emozioak eta bizipenak behatuz. Presentzia zintzo batetik, errespetutik eta onarpenetik, elkarrekin eseri eta lanketa ezberdinak egingo ditugu, garenarekiko bihozberak izanik..

“Kanpora begiratzen duenak amets egiten du, barrura begiratzen duena esnatu egiten da”

C. G. Jung.

F&A

Lan egiteko modu eta ikuspegi bat da, non hainbat lan-eredu eta lan-tresna integratzen diren. Nire kasuan, osasun fisikoa, mentala, emozionala eta espirituala kontuan hartuta, nire tresna psikoterapeutikoen kutxa psikologiaz, psikoterapia humanistaz, astrologia psikologikoaz, musikaz, sexualitateaz, gorputz psikoterapiaz edo kristalen bidezko terapien inguruko ezagutzaz beteta dago. Hala, pertsonaren beharren arabera, tresna eta lan eredu ezberdinak jartzen ditut martxan.

Lehenengo saioaren helburua elkar ezagutzea da, zure eskaera plazaratu eta zure bizi-prozesuan bidelagun izan naiteken jakiteko aukera ematen du saio honek. Halaber, nere lan egiteko modua azalduko dizut eta hau behar duzunarekin bat datorren hala ez jakiteko aukera edukiko duzu.

Psikoterapia saioek 50-60 minutukoak izaten dira. Puntualitatearekiko konpromezua garrantzitsua izaten da, bai nere aldetik eta baita terapiara datorren pertsonaren aldetik ere, izan ere, saioaren ordutegiak adostutakoaren berdina izaten jarraituko du nahiz eta beranduago hasi.

Iraupena psikoterapiara joaten den pertsonaren behar eta premia partikularren araberakoa izango da, baita bere eskariaren araberakoa. Ezinbestekoa da norberaren konpomisoa prozesu psikoterapeutikoarekiko, horrek markatuko baitu prozesu laburrago edo luzeago baten arteko aldea.

Saioen ordainketa Bizum bidez, banku transferentzia bidez edo eskudirutan egin daiteke. Bizum edo transferentzia bidez ordaindu ezkero, hauek Saioa hasi baino lehen kobratuko dira.

Saioa egin baino 24 ordu lehenago bertan behera uzten bada hartutako zita, hau osorik ordainduko da, nahiz eta ez egin*. Eguna eta ordua aldatzeko aukera egongo da profesionalaren agendaren aukeren arabera.

* Zentzuzko salbuespenak egingo dira.

EU