Talde Psikoterapia
Pertsonak gure artean eraikitzen ditugun harremanen bidez ezagutu eta ulertzen gara. Erlazio horiek gertatzen zaigunaz, kezkatzen gaituenaz edo interesatzen zaigunaz hitz egiteko eta ikasteko aukera ematen digute. Gizarte indibidualista batean bizi gara, eta benetan garrantzitsua zaigunetik aldendu gara, hau da, norberarekiko eta beste pertsona batzuekiko maitasunetik.
Zuretzat da…
✦ Errespetuzko sarea eta epaitu gabe sentiaraziko zaituen espazioa bilatzen baduzu
✦ Egunerokotasuneko harremanetan zure izateko modua zein den ezagutu nahi baduzu
✦ Besteek zuregan duten eragina eta zuk besteengan duzun eragina zein den behatu nahi baduzu
✦ Enpatia oinarri duen laguntzasare baten kide izan nahi baduzu
✦ Zure antzeko bizipenak, emozioak eta sentsazioak dituzten pertsonekin zaurgarri erakusteko prestutasuna baduzu
✦ Zure harremanetan elkar komunikatzeko modu eta bide berriak ikasi nahi badituzu
* Gutxienez 8 pertsonek osatu behar dute taldea. 18 urtetik gorako pertsonak artatzen dira.
* Oharra: Banakako psikoterapia egiten egotea edo egin izatea komeni da.
Talde-psikoterapian, 8 eta 10 pertsona arteko espazio bat ireki eta eraikitzen da, guregandik haratago doan osotasun baten parte sentitu gaitezen.
Sortzen diren loturen bidez, geure buruaz ikasteko aukera izango dugu, emozioak eta harremanak kudeatzeko gaitasun handiago bat edukiz. Taldekide guztiak gure artean bidelagun izango gara, elkarri lagunduz eta sostengatuz gertutasunetik eta errespetu handiz.
“Beste pertsonengandik jaso dezakedan oparirik onena, eurengandik ikusia, entzuna, ulertua eta maitatua izatea da”
Virginia Satir
F&A
Lan egiteko modu eta ikuspegi bat da, non hainbat lan-eredu eta lan-tresna integratzen diren. Nire kasuan, osasun fisikoa, mentala, emozionala eta espirituala kontuan hartuta, nire tresna psikoterapeutikoen kutxa psikologiaz, psikoterapia humanistaz, astrologia psikologikoaz, musikaz, sexualitateaz, gorputz psikoterapiaz edo kristalen bidezko terapien inguruko ezagutzaz beteta dago. Guzti hau talde terapiaren zerbitzura jartzen dut, helburua elkar ezagutzea eta elkarrekin hobeto sentitzea delarik.
Talde psikoterapiako lehen saioaren helburua elkar ezagutzea da, elkar sentitzea eta elkarrekin arnasa hartzea. Dinamika ezberdinak egingo ditugu talde kohesioa eta konexioa lantzeko, hala errespetuzko espazio intimo eta seguru bat eraikiko dugu. Lehen saio batean egon ondoren ez baduzu sentitzen hori zure lekua denik, ez da arazorik egongo, ez gara beti lasai sentitzen talde batean gaudenean. Hala bada, pertsona horrentzat talde espazioa itxi eta aukera egongo da banakako espazioa irekitzeko.
Saioak bi ordukoak izaten dira eta hamabostean behin egiten dira. Garrantzitsua da puntualtasuna eta taldearekiko konpromezua, bai nire aldetik eta baita taldera datozen pertsona guztien aldetik. Horregatik, talde psikoterapia saioa hasten den momentuan, ez zaie sartzen utziko 10 minutu baino beranduago iristen direnei, sortzen ari den talde dinamika ez hausteko.
Taldea urrian irekitzen da eta ekainean ixten da. Hala ere, talde terapiaren iraupena taldean sortzen diren beharren araberakoa izango da, taldea osatzen duten pertsona guztiak zainduz. Ezinbestekoa da norberarekiko konpromezua eta taldearekiko konpromezua terapia prozesuan zehar, izan ere, pertsona bakoitza oso garrantzitsua da taldea eraikitzeari begira eta oinarri izango gara taldearen sostengu izateko. Horrela, baten bat talde psikoterapiara ez bada joaten, bere ausentzia nabaria izango da eta taldea osatu gabe geldituko da, hanka motz.
Saioen ordainketa Bizum bidez, banku transferentzia bidez edo eskudirutan egin daiteke. Bizum edo transferentzia bidez ordaindu ezkero, hauek saioa hasi baino lehen kobratuko dira.
Saioa egin baino 24 ordu lehenago bertan behera uzten bada hartutako zita, hau osorik ordainduko da, nahiz eta ez egin*. Talde psikoterapiako saioen egutegia prozesua hasi baino lehen prestatuko da, eta norbait ez bada saioetara agertzen ez da egongo aukerarik hauek errekuperatzeko beste egun batean.
* Zentzuzko salbuespenak egingo dira.
