Formakuntza
Nola egiten da terapia?
Nola izan nahiteke pertsonen bidelagun Gestalt Terapiatik?
Bidean Psikoterapia Humanista Zentroak Gestalt Terapiari buruzko formakuntza eskaintzen du. Helburua, masterrean dauden pertsonek, Gestalt metodologiaren inguruko beharrezko ezagutza terapeutikoak eskuratzea da, terapeuta izateko gaitasunak, trebetasunak eta balibaideak garatuz.
Gestalt Terapiako formakuntza irailetik ekainera bitarteko 12 asteburuetan ematen da, ostiraletan praktika errealak eginez eta larunbat eta igandeetan bizipen tailerrak jasoz.
Nik,ostiraletako terapiareko prestakuntza-eskolan egiten dut lan, nola egiten da terapia? galderari erantzuteko espazio bat sortuz.
Psikoterapia humanistan, existentzialean eta gestaltikoan formakuntz jaso nahi baduzu, bi urteko masterra egiteko aukera izango duzu, ostiraletan, nire laguntzarekin, psikoterapia egitea zer den praktikatuz.
Terapiako prestakuntza-eskolak eskaini diezazuke...
✦ Psikoterapian lan egiteko moduari buruzko ikaskuntza praktikoa.
✦ Zeregin terapeutikoari berezkoak zaizkion zailtasunen bizipenen inguruko ikaskuntza.
✦ Zure trebetasun terapeutikoen garapena.
✦ Terapia egiteko estilo propioa eraikitzea.
✦ Masterrean zehar maila teorikoan ikasitakoa praktikan jartzea paziente gisa jarduten duen pertsona baten laguntzarekin.
✦ Momentuan praktikan jarritakoa gainbegiratzea, zalantzei erantzuten zaion bitartean.
✦ Tresna terapeutiko nagusiena ezagutzea: norbera.
Formakuntza jaso nahi baduzu edo masterrari buruzko zalantzarik baduzu sartu zaitez Centro de Psikoterapia Humanista Bidean-en webgunean.
"Paradoxikoki, ni neu onartzen naizen momentuan, aldatu naiteke"
Carl Rogers
